Denetan bezal 2 urte konplikatü eta gero, alkarteak berriz bere aktibitate normala arrabildü dü.
Saskibaluan eta pelotan emaitza aski honak erdietsi dütüe urtearen kurtsean. Gazte mailek dütüe gaüza ederrak erakutsi bereziki pelotan. Finala zonbaitetara heltü dira aurten Gaztiak taldeko pelotakariak.
Hori orro aparte, Irabarneko plazako pala txapelketa joanarazten düe ere bai uda hontan.
Horren berri emaiten deikü Arnaud Lougaro-k Gaztiak alkarteko diharüzainak :