Ostirale arrestiritan , 3ak 30-tan, izanen da profesionalen arteko partida bat Maulen. Partida hortan Baiona eta Paue ariko dira Top 14-ko sasuaren prestatzeko den trebaketako partidan.
Bestalde, Mauletarrak izan düen zonbaiten ikusteko parada izanen da, Camille Lopez, Arnaud Erbinartegaray eta Yohan Orabe haien leheneko zelairat berriz jinen beitira.
Beñat Queheille-k horren berri emaiten deigü: