Lizentziadün berri hanitx ükeiteaz gain izigarriko emaitzak üken dütü aurten taldeak.
Hasteko, Challenge du Pays Basque delakoa irabazi düe lau garren aldikotz. Txapelketa hortan Hazparne, Donapaleu, Kanbo, Garazi…-ko igerixkalariak ari dira adin güziak nahasten dütüan txapelketa hortan.
Bestalde, kluba izigarri harro da, Akitaniako taldean eta Critérium National-entako ez beitzien seküla hainbeste gazte igorri ahal izan. 8 igerexkalari izanen dira Akitaniako taldean Frantziako koparentako eta 11 Critérium National-arentako.
René Castel: