Agorrilaren 6an hasiko da Xiberoko Eskü-Hüskako Txapelgoa. Aurten ere, herri ezbardinetako plazetan jokatüko da, hala nola, Lakarri, Altzai, Santa Grazi, Bildoze, Pagola, Garindaine eta Urdiñarben. Eskü-Hüska herri ttipietako plazetan berriz ekartea eta herri horietako pelotazaleekin algarlanean dira txapelgoaren honen helbürüak. Ipar Eüskal-Herriko hiru probintzietako pilotariek parte hartzen düe. Denak amatürak dira, maila ezbardinetakoak eta urtez urte txapelgoaren maila goratzez doala, hein batean lehen mailako pilotarien inplikazioari esker. Agorrilaren 6an goizanko 11etan Lakarriko arrabotüan bigerren mailarekin hasiko da. Jean-Mixel Bonnefont eta Yannick Exilard, Ramuntxo Christy eta Jean Baptiste Benediten kontre ariko dira. Ondotik arrestiriko 16etan Altzaiko plazan, Lehen Mailan B sailan, Patrick Irigoin eta Richard Lafuente, Olivier Cosse eta Antton Etxeberen etzean ariko dira. Ürrentzeko, Lehen mailako A sailan, Hervé Elichiry eta David Chamalbide, Olivier Landagaray eta Julien Arbeletxen kontre ariko dira. Sartzea dohainik da.
Entzün Alain Mügordoy Xiberoko eskü-hüskako txapelgoako antolazale bat :