Müsikaren Egüna ospatüko da Urdinarben, maiatzaren 18–19 eta 20an. Aurten, Müsika egünaren 23 gerren edizionea da. Hiru egünez animazione franko izanen dira, mintzaldi, müsika, kantari, kontzertü, bertsulari, dantza, antzerki, jokü, erakusketa eta beste. Hots, programa aberatsgarri bat Urdinarbetarrek eta Bil Xokoek antolatürik. Urtez urte, Müsikaren Egünak bere fama zabaltü dü eta besta Herrikoia bilakatü da. Urdinarbetarrentako, besta hau jarraikitzea ber izpiritüan important zaie, erran nahi beita jei egün bat oroer zabalik eta dohainik. Ikus Müsikaren Egüneko programa.
Entzün Jean-Jacques Etxeberri Llargo Bilxokoko kidea :