« Xiberoko Sütondoa » DVDa plazaratüko da laster eta bere izeneko kantaldia eskentüko da dagün abentüaren 2an igantearekin, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Dominika Etxart Larrakiren omenez. DVDan Etxart familiaren aipadü baten üngürüan ETBek egin züan erreportajea argitaratüko dü Elkar argitaletxeak. Kantaldian aldiz, Xiberotarrak, Altzürükütarrak eta Odol Berria Niko Etxarten lehen taldea ariko dira kantan, Donostiako Victor Eugenia antzokian, abentüaren 2an igantearekin arrestiriko 19etan.
Entzün Niko Etxart kantaria :
Soinüa telekargatü (esküinarekin klikatüz)