Bertsoa ez da denen gustükoa, normal den bezala. Bena Barakaldoko (Bizkaia) BEC gela erraldoi hartara hüilantü den orok ikusi dü Eüskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala batek zonbat indar badüan. 14 500 ikuslek bat egin züen igantean bertsoak sortzen düan emozionean. Ageri zen esküzartetan, oihüetan, negarretan, ühainetan (delako "ola") eta ageri zen alde orotan. Hitz-ordü horrek aski indar ez balü bezala, audela txapela iragan da Andoni Egañaren (lau aldiz txapeldün) bürütik Maialen Lujanbioren bürü gainealat... eta audela Amets Arzallus hanitxek txapeldün ikusten züen emaitza ezagütü aitzin... eta audela Joxe Agirre gipuzkoarrak lau bertso kantatü dütü leküa txapeldünari ützi gabe. Hots bi hitzetan, egün handia izan da.
Xiberotik joanik ziren autobüs edo otoetan ez bazinden (edo bai), heben dütützüe bertso zonbait, beste hanitx bezala, hunkigarriak.
Gaia süa hitza zelarik, bürüz-bürükalat heltü diren bi bertsolarien lanak.
Entzün Maialen Lujanbio :
Entzün Amets Arzallus :
Entzün Andoni Egañaren azken agurra :
Eta txapeldün berriaren agurra :