Pentsamentükan aritzeko mementoa jin zaio Garindaintarrak alkarteari. Agorrilaren 14ko kantaldiari arrakasta ttipitzen ari zaiola ohartürik, honen antolazaleek formülaren arra bijitatzeko beharra senditzen düe. Lan bide zonbait agertü da alkartearen biltzarrean, alde batetik kantarien haütatzeko püntüan, ez Iparraldeari baizik mügatzea bena Hego aldeari zabaltzea ere. Bestetik, dantzari berriz lekü baten emaitea aipatürik izan da, ahalaz dantza berriak bena beti Xiberoko üsantxari bermatzen den dantza. Bestalde, Garindaineko pelotako Masterrak bürü hauste sortzen deitze. Maitza ez düe egokia ikusten, jei eta hitzordü sobera dela eta, aurten setemere ondarreala iragan nahi düe pelota hitzordü hori.
Entzün Jean-François Amestoy eta Philippe Sarraude Garindaintarrak alkarteko kideak :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
- Kultura
- Agerraldiak: 2965