Eüskalgintzako alkarteen lagüntzea erabaki dü Jose Mendiague pastoraleko batzordeak. Sos lagüntza, hiru zatitan partekatürik izan da. Lehen parte bat herriko alkarteentako, bigerren bat eüskalgintzan lanean ari diren alkarteentako, Ikas Bi, Ikastola, Integrazio batzordea, Azia, Xiberoko Botza, Mendililia eta Gaü Eskola. Eta azken partea etxikirik izan da alkarte batetan sos baztertzeko, arrenküra larri bat agitzen bada herri batetan, beste herriko pastoral irabaziekin lagüntza baten izateko. Prefosta, esker beroenak emaiten deitzogü Jose Mendiague pastoralari, eüskal kültür ta mintzajeari ekarten düan lagüntzarentako.
Entzün Johañe Bordaxar Arrokigesa Mendiague pastoraleko batzordekoa :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)