Neolitiko garaiak interesa pizten düala oranokoan agertü da, aste ondar hontan ondarearen egünen kari, Altzürükün. Pierre Boucher-en lanak presentatürik izan dira, ikerzaleak alkarteak eta surtüt Dominique Ebrard-ek sailkatü dütüenak. « 50 urte arkeologia Xiberoan Pierre Boucher-i (1907-1997) omen egite » libürüak interes eta arrakasta handia üken dü, argitaratütako libürüa izan da. 20 bat ikerlari profesional eta amatüren artean hüntürik izan da.
Entzün Dominique Ebrard ikerlaria :
Pierre Boucher-ek 50 urtez egindako ikerlanak atzamanen dütützüe, marrazki, argazki eta esplikazione zonbaitekin, Eüskarak ere bere leküa hartü dü libürü hontan. Boucher-en, nahietan zen bere lanak ikusgei izatea Xiberoan, bena ez düe günerik, publiko zabal bati erakusteko noiz nahi. Momentüz orain bezala jarraikiko düe eraküsketa ebilkari egiten.