XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

San Antoni egüna ospatüko da igantean.

San Antoni egüna ospatüko da igantean Muskildin, Muskildi Bizirik alkarteak antolatürik. Horrez gain beste animazione badateke, hala nola herriko dantza eskolaren jeia ostirale arratsean baita ere Jondone Johaneko süa dagün astelehen gaüan San Antonin beti.
Entzün Popol Boscq alkarteko kidea :

Ostiralean 19etan herriko plazan, dantza eskolako haur eta gazteek ikusi dütüen dantzak erakutsiko dütüe eta herriko kantariek bazterrak alegeratüko dütüe. Igantean, San Antoni Egüna goizeko 9etan plazatik abiatüko den mendi ebilte batekin hasiko da. Ramutxo Christy eta Xan Alkhat bersolariek kobla zonbait emanen dütü 11etan eta züntzür bustitzearen ondotik etxeko hanburgesak jaten ahalko dira. “Un air de famille” antzezlana emanen dü Tokia antzerki taldeak 16etan kaperan eta denbora berean haur joküak ere badirateke. Egünaren hürrentzeko aiharia proposatürik da Bixta Eder jatetxean. Azkenik astelehenean, Xiberoko hainbat mendixketan bezala Jondane Johaneko süa piztüko da San Antonin, dantzan hartzen ahalko da süaren üngürüan.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan