Sohütako Eperra ikastolak aspaldiko partez kantaldi bat antolatzen dü neskenegün hontan (urtarrilaren 23) Sohütako elizan, gaüko 9etan. Hatsarrean ikastolako haurrak ariko dira kantan, horietarik zonbait jadanik Haur Kantu Txapelketan eman zütüen kantoreekin. Ondotik aurkezpen beharrik ez düen Amaren Alabak ariko dira, eta heben pean entzüngei düzüen kantore bat ere emanen düe Jean Mixel Bedaxagarrekin batean. Ondotik, Jean Mixel Bedaxagarrek bere azken lana (Auñamendi) aurkeztüko dü, adixkide eta etxenkoez lagüntürik (Erramun Martikorena, Mixel Arotze eta Johañe Bedaxagar).
Entzün kantaldiaren aurkezpena Anie Aguerren ahotik :
Entzün Amaren Alabak eta Jean Mixel Bedaxagar :
Entzün Xantiana Bordaxar :