Xiberoa Herri Alkargoak, Mauleko hiltegia eta CIAS edo Jenteen Zerbütxüko Lürralde Egitüra kudeatzen dütü. 130 langiletara heltzen da Herri Alkagoari lotürik den langilegoa. Dominika Boscq Herri Alkargoako lehendakariak, agiantza hortaz baliatü da, 2010 gerren urteaz bildüma baikor baten egiteko. 2011ko xede nausiak ere aipatü dütü, hala nola, ZAD "Zones d’Aménagement Différé" baten antolatzea Ezpeize, Bildoze, Sohüta eta Liginaga herrietan. Mauleko pizinaren lanen ürrentzea maiatzeko eta Mauleko berexgüne berriaren zabaltzea jakinarazi dü. Herri Alkargoako otoak, ekeiak eta besteen etxekitzeko güne baten erostea eta Osagarri Etxe baten zabaltzea Barkoxen xedea dü Alkargoak. Ahatze gabe, Xiberoa Herri Alkargoak dozier gaitzenak kudeatü beharko dütüanak Sarrikota-Peko ondarkintegia eta « La Voie de la Soule » bide xede famatüa.
Entzün Dominika Boscq Xiberoa Herri Alkargoako lehendakaria :