Bilusik, bere hirugerren dizka presentatüko dü Maialen Errotabehere Lapurtar kantariak, azaroaren 30ean arrestiriko 17etan Maule Baitha zine gelan. Hamabi kantore berri edireiten dira dizkan, hitzak berak idatzi dütü, salbü bienak Itxaro Borda eta bere aitarenak direnak. Müsika gehienak ere berak asmatü dütü eta orohar Pop/Rock estilokoak dira. Petti edo Eñaut Elorrietaren kolaborazioak izan dütü bi kantoreetan. Zazpi urte egon zen dizka berri plazaratü gabe, eta berak aitortü deikünaz, aldi hontakoa, lehenagoak baino personalagoa da eta hortik horra da haren titülüa. Igantean, dizkaren grabaketan parte hartü düen müsikalariekin agertüko da Maialen Errotabehere, Bilusik dizka berriaren presentatzeko, Maule Baithan arrestiriko 17etan.
Maialen Errotabehere :
- Kultura
- Agerraldiak: 2262