“Pierre Lhande trajeria” edo pastorala presentatürik izan da neskenegün gaüan Iruritar eta Zalgiztarrer. Pierre Lhande 1877an Baionan sortü zen eta 1957an Zalgizen zentü. Olerkiak, saiakerak, narrazioak eta hiztegi bat ere idatzi zütüan. Apez jesuita zen, eta Parise üngürüko langile-herrietan apez ibili zen. Erreligione katolikoa, irratien bidez zabaltzen aitzindaria izan zen ere. Mündüaren gainti, Argentina, India, edo Madagaskar bezalako hanitx herrietan ibili zen. Euskalzaina ere izan zen. Pierre Lhande apez jesuitaren bizi aberratsa antzeztü dü Annick Renaud-Coulon idazleak. Jean Pierra Rercalt date errejent, Jean Etchart eta Jean Louis Aramburu kantore moldazale eta erakasle dirateke, Petti Etchegoyen dantza trebazale, Erramun Garzia jauntzi asmazale eta dendarien ardüradüna, eta afitxa Partarieu anaiek düe eginen. Trebatzeak urtarrilaren 31an neskenegünarekin hasiko dira eta pastorala üztailaren 26an eta agorrilaren 2an emanen da Zalgizen.
Maider Larrory Iruritarra :
- Kultura
- Agerraldiak: 2865