Mauleko libürütegian, eüskal libürüen üngürüan alkarretatze bat eginen da ostirale eta neskenegünean !Berriki zabaltü den euskal funtsaren estrena eginen da, Natxo de Felipe, Oskorri taldeko kantariarekin eta hitzordü desbardinak badira 2 egünez. Hitzordü nausietan, ostirale gaüan 18.30: Gabi Etxebarne eta Audrey Hoc jinen dira,” sur les pas des disparus d’Argentine “ libürü DVD aren presentatzera. Neskenegüna, egün nausia dateke ,eztabadak , animazioak eskentüko dira egün osoan, estrena Natxo de Felipe-ekin, goizanko 11etan datealarik. Gehitü behar da ere, Mauleko libürütegia mediateka bilakatüko dela. Beraz hebentik aitzina DVDak ere jesaiten ahal dateke, izan pastoral, Barbau Hamalau edo Bakuna Show ikusgarriak.
Maider Bedaxagar:
- Kultura
- Agerraldiak: 1865