EKE Euskal erakunde publikoaren Dokümenatalaren zikloa Xiberoalat heltzen da astearte gaü hontan. Parda hontan bi dokümental ikusgei dirateke Maule Baithan. 8ak eta erditan Santazin famatürik den Sandra Otten dokümentala hedatürik dateke, non ere 80ko hamarkada eta ordünko problematikak aipatürik diren. Philippe Etchegoyhen hor dateke ere bere libürüan aipatzeko eta ordünko Xiberoko gizartearen aipatzeko. Ondotik "Maskaradak" Jean Dominique Lajoux-ren dokümentala, Ligi eta Pagolan artean 1968ko maskaradak direlarik agertüko hor. Bera eta Mixel Etxekopar hor izan behar lükie maskaradaren aipatzeko.
Philippe Etchegoyhen gure kümita zen gaüaldi honen aipatzeko:
- Kultura
- Agerraldiak: 2348