Urte oroz Dantzari Ttiki izeneko egünaldia antolatzen dü Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak. Astelehen hontan, maiatzaren 8a, iraganen da aurtenkoa Atharratzen. Goizan, Xiberoko herri desbardinetan 200 bat haur ariko dira dantzan: Irurin, Ligin, Altzain, Zalgizen, Atarratzen eta Urdinarben 10:30etarik goiti. Arrestiritan, karrika üngürü bat eginen düe Atharratzen, ühaitz bazterretik arrabotüala artino. Eta ikusgarri nausia emanen düe arrestiriko 3 orenetarik goiti. Sartzea 5 eurotan dateke. Egünaldi hortan, Hendaiarik Eskiula arteko dantzariak izanen dira, 7 urtetakoetarik 12 urtetakoetara. Xehetarzünak oro antolazaletarik den Johane Etxebestekin:
- Kultura
- Agerraldiak: 2143