Iragan astean aipatzen geneizüen Xabier Amuriza, bizkaitar bertsolari eta idazlea, xiberoalat jitekoa zela. Harekin egon ginen Urdiñarben, lehenik xiberotar bertsozaleekin egin jüntan, eta ondotik bere azken libürüaren aurkezpenean (Olatu bat kuartelen gainetik). Lehen jüntan, bere libürü ezagün baten edizio berri baten prestatzen ari dela erran zeigün. Hiztegi errimatüa da arra argitaratü nahi düana, zoinetan hitzak errimen arabera sailkatürik diren. Xiberoan lagüntza galtatü dü, edizio berriak eüskalkietan erakutsiko beidütü errimak.
Entzün Xabier Amuriza :
Ondotik, bere azken libürüa aurkeztü züan. Interesatürik denak Mauleko Herri Ekoizpen saltegian atzamanen dü salgei.
Entzün Xabier Amuriza bere libürüa aurkezten :