Alkartearen bülegoak bere kargüaren üztea deliberatü dü bere ostiraleko biltzar nausian. Ez düe elkibiderik kausitü, jakitez data bat finkatü zela 2020ko antolaldiarentako. Alta, bontate hun oroer dei bat zabaltü zen sare sozialen bidez. Deia entzünik bena ez jarraikirik, maneala ez beita jende handirik hüllantü beren bülegoan sartzeko eta ihautien salbatzeko kümitüan. Orai azken xantzako dei bat egiten düe azaroaren 16ko. Pauline Chuburu :
- Kultura
- Agerraldiak: 1948