XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Urrietaren 5 eta 6an 700 urte galdüko dütü Atarratzek

Urrietaren 5 eta 6an 700 urte galdüko dütü Atarratzek

Bastida bat bezala arrezagütürik izateko proiektüa badenetik halako besta bat antolatü nahi züan herriak eta urte batetako prestakuntzen ondotik aurten izanen da lehen antolaldia ! Bi egünez animazionez fundi izanen da eta püblikoari oro zabalik izanen da. Erdi aroko gaiaren üngürüan ateleria andana izanen dira, bai ikusteko bai eta parte hartzeko. Arku tiratzea, zaldün borrokak, Zaldi gaineko borrokak, Ezpata borrokak, dantzak, mintzaldi bat, ikusgarri bat, haskora tiratze… Gaüza zonbait tenore finkotan izanen baldin bada neskenegun gaüeko ikusgarria bezala (7 orenetan) egün osoan zehar lekü desbardinetan beti badate parada zerbaiten egiteko. Haurrentako garaiko joküak badirate ere, eta garaiko janari eta edariak txestatzeko manera izanen da, izan aihari handi batetan edo ere txütik jateko. Jean Roland Michaut antolazaletarik bat :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan