XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Xahakoa pastoralaren arrakasta eijerra

Aroa alde izanik, jente hanitx huillantü zen Barkoxerat igante huntan Xahakoa pastorala behatzeko. Erran bezala aintzineko artikülüetan, Alexis Etxekopar "Attuli" zena ohoratürik izan da bere herrian. 114 arizale züen taulada gainean Patrik Queheille "Kampo" barkoxtarrak idatzi pastoralaren emaiteko eta Attuli famatüaren kantoreak preziatzeko parada izan da hanitxentzat. Karrika üngürü bereziaren ondotik (denboran baliatürik züen traktür, orga eta otoekin eginik izan da), bazkari goxo bat eginik izan da ezker pareta estalian eta arrestiritan emana izan da pastorala. Atxekitzen ahal dena balinba, kantari zinez honak agertü direla tauladan, Barkoxe bere famari lotü da beraz alde hortarik bena ezin dira baztertü beste arizaleak, oroek beren onena eman beitüe eta ez da düdatzerik dantzak eta taulada gaineko joküaz goxatü dela jentea.
Entzün jenteek egin dütüen oharrak pastoralaren ondotik :


Beste lekükotarzün saldo bat :

Ohartarazten deizüegü ondoko emanaldia dagün neskenegünean datekela : arrestiriko 5 orenetan meza emanik izanen da Barkoxeko elizan, 7 orenetan berriz karrika üngürüa eta emanaldia bera gaüko 9 orenetan emanik izanen da. Ohartarazten deizüegü sartzeak orano salgai direla Mauleko eta Atharratzeko turisma bülegoetan, Barkoxeko komersanten etxeetan eta xahakoa.org helbidean.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan