Mauleko kültüraldiaren ikusgarri nausi gisa presentatürik izan da hau. Hala da arrakasta handia düala Cédric Chapuis-k ; hura izanki aktür, baita ere idazle eta eramaile bakotxa. Oren bat eterdiz errügbiaz eta kirolaren üngürükoetaz ari zaikü. Harek ere bai errügbian erauntsi dü. Bena errügbia maitatü ala ez oroer laketzen ahal zaien emanaldi bat eskeinirik da. Hitzordüa 24ean, neskenegünez, Maule Baitha zinegelan arratseko 9orenetan. Chrystelle Mange Mauleko kültür ardüradünarekin xehetarzünak :
- Kultura
- Agerraldiak: 1750