XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

"Matalaz ez balitz zaldiz agertü" libürüaren üngürüan hitz ordü bat bihar!

"Matalaz ez balitz zaldiz agertü" libürüaren üngürüan hitz ordü bat bihar!

Irakurletarik bazide,Barnekaldeko Irakurlen Klüba arrajiten da berriz ere libürü baten barnatzeko. Oraikoan Bildozen izanen da hitz ordüa ostirale arratsean Allande Etxarten libürüaren aipatzeko « Matalaz ez balitz zaldiz agertü » izenekoa. Matalaz-en denborako gertakarietarik abiatüz ixtoria ttipi elibat bat asmatü dütü idazleak ; Iban personaje baten bidez gertakarien kontatzeko. Ibanek oraiko lekü izenak, ordunko kargüdünen izenak eta artxibetako paper zaharrak bildü dütü.Herexa horiekin idatzi historiek, xiberoan jentea nola kokatü zen eta nola antolatü zen erakusten due. Eüskaraz eta frantsesez idatzirik da libürüa. Hitz ordua ostiralean Bildozen herriko gelan gaüko 7orenetan. Allande Etxart idazlea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan