Lakarriko bestak, gazte eskazez eküratü baziren, aurten 14 gaztek jeien arrapitzaraztea erabaki düe. Bizpahiru urte bazen hortarako züela eta aurten, lehen bezala, egüberri aitzineko neskenegünean aiharia eta sonü bat plantatü düe. Müsika talde gisa, Amikuzeko talde gazte bat jinaratzen düe, 'Begi beltz' izenekoa. Horiek erauntsi züen ‘Joanikot’ pastoralaren lehen emanaldiko gaüan. Jei horientako, arratseko 9 orenetan da emanik hitzordüa. Xehetarzünak besta batzordeko Johañe Sarrailletekin:
- Kultura
- Agerraldiak: 1754