Hanitxen gija, erretreta hartü eta 2017an, Jean Paul Lesprit hasi da aktibitate berri batetan
Pintratzea dü haütatü
Erran behar da beti danik arteari interesatü dela « art bizi » xiberoko elkartearen bürüa beita
Pintratze mündüan eta Xiberoan famatürik diren Monique Peytral ala Monika Ugarteen lagüna da
Hala gija hein bat aija egin dü abiatzeko jauzia
Bere teknika nabela eta spatülaz erabilten da, eta oxo koloretsü diren bistak agerazten dütü
Erakusketa Apirilaren 15arte ikusten ahal da Mauleko mediatekan
Jean Paul Lesprit: