XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Eüskara erabilten dügün aldikal, bersortzen eta aberasten dügü

2015an Eüskal herrialat bakantzetarat jinik, inglesa den Dylan Inglis-ek eüskara ikasteko gogoa üken züan.

Düala güti, euskaldun izateak eragin tristeziaz bideo bat elki dü youtube katiñan. Euskararen kanbioa galtze bat bezala ikustea düdan ezarten dü, erabilten dügün aldikal, manera berri batetara egarririk beita.

Gilles Deleuze XX.mendeko filosofoaren pentsaketaz abiatürik, hanitxtarzünaren importantzia azpimarratzen dü denboran eta espazioan. Hortarik abiatüz, mintzaje bat tai gabe kambiatzen eta bersortzen dela dio Dylanek.

Bestalde, Gasteizko zientzialari batekin, Euskara eta izadiaren arteko lotüra lantü düe. Dagün bedatsean argitaratürik izanen da eramanik izan den ikerketa.

 

Dylan Inglis : 

 

https://www.youtube.com/watch?v=FbKBxwf72JE&ab_channel=EuskarazMintzo-DylanInglis

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan