XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Egoitz Urrutikoetxea Lexanztarrak Ligiko aterbetxearen kudeantza hartüko dü

Egoitz Urrutikoetxea Lexanztarrak Ligiko aterbetxearen kudeantza hartüko dü arramaiatzetik goiti.

Ligiko herriarekin kontratü bat izenpetzez, Egoitzek eremüa bilgüne bat bezala joanarazi gei dü. Xiberotik kanpo horra direnak eta basabürütarrak aterbetxean alkar kütxatzen ahalko dira.

Günea bi zatitan banatürik da : alde batetik 30 pertsoner batzarri egiteko eremüa, eta bestetik, 6 lagünentako etxe ttipi bat bada.

Lo güneak proposatzeaz gain, mendi aterbe espiritü bat ekarri nahi lüke Egoitzek aterbetxean. Alpesetako mendietan 4 urtez aterbe bat etxeki ondotik, esperientzia hortaz baliatüko da bere sükaltaritza proposatzez. Eta emeki emeki, aktibitateak, eztabaidak edo ekitaldi desbardinak plantan jarriko dütü xiberoko kültür eragile desberdinekin.

Zabaltzeko mementoa gibelatzez joan bada ere, arramaiatzetik goiti bere bortak zabaltü behar lüke Ligiko aterbetxeak. Xehetarzün güzien biltzeko webgüne bat eraikitzen ari dira.

Egoitz Urrutikoetxea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan