Ahal güttiekin Xiberoan artearen bidez kültüra biziarazteko, Hebentik alkarteak nahiküntea erakutsi dü, neskenegünean egin düan biltzar nausian. Bürütü ekintzen aldetik, Ahüñamendi üngürüan diren, Aspe, Hecho, eta Erronkari ibarrekin egin den Ekialde ikusgarria oritarazirik izan da. Hebentikenean antolatürik izan diren dozena bat ikusgarri, kantaldi ala eztabadak, baliagarri izan direla ideien trükatzeko azpimarratürik izan da ere. Dagün hitzordüak ala xedeak ere aipatürik izan dira, hala nola lehenik abendüaren 4an eginen den « Literatüra eta debeküa » hitzaldia Txomin Peillenekin. Bestalde, Hebentikek bi sorkuntzak lagüntüko dütü, Pierre Vissleren « No Future » pailaso edo klun ikusgarria eta « Xiberoa zinez » dagün üdan eginen den Peio Cachenauten lehen filma.
Entzün Mixel Etxekopar Hebentik alkarteko kidea :