XVIII. mentean Etxahunek bere egünoroztakoa kontatzen züan kantorez. Egün orano kantatürik diren kantoreak dira « ürxapala » bezala edo « Barkoxeko eliza ».
Kantore horietarik partitzez, püblikoa Topet Etxahunen mündüan eta historian sarrarazi düe Gaztelondon Zer Berri ikusgarriarekin.
Müsika tresnetarik lagüntürik, soinü desbardin elibat ere gehitürik eta kantoreetarik partitzez beste testo elibat izkiribatürik plantatü düe ikusgarria.