« Caubet gogoan » izeneko diska liburuxka elki berri da, hortan Altzaiko Pettiri Xübükori omenaldi bat eginik da.
2019an ikusgarri bat egin züen J.M Bedaxagar, Ttittika Recalt ta Juan Mari Beltran soinu egileak.
Beren ikusgarrietarik oren bateko entzüngeia baita besterik bildurik dira lan hortan.
Hortan parte hartu düan J.Mixel Bedaxagarrek lan horren eta süstüt Pettiri Xübükotaz xehetarzün emaiten deikü.
Oranokoan diska ez da salgei bena dagün asteetan izan behar lizate.
Arren salgei datekealarik aipatüko deiziegü !!