Barkoxe bizi eta Etxahun alkarteek Paueko hogei bat ikasle jinarazi dütüe ;
Helbürüa zen kanpoko ikuspüntü baten ükeitea abiatzen düen dantza xedeaz.
Barkoxeko apezetxea berritürik izanen da, eta han egin nahi düe dantzari züzentürik lizatekeana.
Herri osoan ere xenda bat jarraikiko da xiberoko dantzaren herexak agerraraziko dütüana herriko kartiel oroetan.
Hiru egünez egonik, orai hiru hilabete badüe ikasleek proposamen baten egiteko eta xede horien barnatzeko.
Urtarrilan arrajinen dira horren presentatzeko
Ikasleak:
Otxanda Queheille eta Nicole Erbinartegaray: