- Xiruarentako ostiralean Ligiko elizan düzüe hitzordüa Euskal barokensemble kontzertüarentako. Elkano bidajelari eta marinel famatüaren ibilbideak artistak inspiratü dutu.
Neskenegün gaüan sorkuntza berri bat « Artarnak » izenekoa gure arbasoen mitoak eta gure erroak aztertuko dutu margoz eta musikaz.
Urrentzeko igante egunaldi osoa kantagintzan bermatuko da. 1972an gotaineko sala estreinatu zelarik Francoren diktatura salhatzea jin ziren Pantxoa eta Peio, GUK, Etxamendi Larralde, Etxahun Iruri eta beste honanbeste kantari.
50 urte berantago acapella kantore horik behatzen ahalko dutuketzue bai eta egunko artista berriak Xiberotarrak, Maika Etxekopar eta Kattalin Arrayet bai eta Xiberoots behatzen ahalko dututzue !
Michel Etxekopar :