XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Dub, Drum’n’bass edo orano Elektro müsika egile famatüak Xiberoalat hüllantüko dira

Mauleko merkatüalat hüllantü dira Hitza Hitz festibaleko antolazaleak.

Beren bürüaren aurkezteko eta sartzeen saltzeko mahain bat etxeki düe festibaleko 9 kideek.

Ohitaraz dezagün 20 bat artista Xiberoalat hüllantüko direla dagün setemearen 23 eta 24ean.  Parada hortan, reaggae, dub edo orano drum’n’bass müsika behatzen ahalko da.

Dj Skillz mündüko zkratx egile txapeldüna dateke Hitza Hitz festibaleko egüzaita,  elektrozaleentako fama handikoa.

Mauleko jai alai kantüko zelaian pausatüko da festibala, eta akanpaleküa ere proposatürik dateke. Leküak helloasso izeneko web günearen bidez erosten ahal dira 50€ tan.

Hitza Hitz :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan