XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Dantzaren erakaskuntza militarra tipiltü da Mauleko mediatekan

Neskenegün goizean, 10 bat pertsona hüllantü dira Jon Iruretagoyena hizlariaen behatzeko.

Ttipidanik hortan mainhatürik, dantza ikasi eta praktikatzeaz gain, Jon Iruretagoyenak dantzaren historia eta Frantzia eta Europarekiko lotürak barnatzen dütü.

Herriatrrer mintzaldiak proposatzen dütü ikertü lanen partekatzeko. Aldi hontan, dantzaren erakaskuntza militarra eta Xiberotar dantzaren arteko lotürak proposatzen zütüan.

1789eko iraultzaren ondotik, Frantziako armadak hainbat diziplina sartü zütüan estrategia militarrean. Horietan, dantza, infanteriako erregimentüetan erakatsirik izan zen.

Influentzia horrek Xiberotar dantzaren estrüktüran eta ürratsetan herexak ützi dütü.

Maiatzaren 14 an, bigerren partean, Jon Iruretagoyenak, Xiberoko ohitürek ezagütü dütüen kanbiamenen bildüma eginen dü.

Hitzordüa Mauleko mediatekan, goizeko 10 orenetan.

Hüllantü diren zonbaiten oharrak :

Mintzaldia osorik :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan