XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

Ipuin bat sortü da Xiberoan !

« Hamazapigarenean aidanez » 2 tomoko libürüa Etxebarren aurkeztürik izan da ostirale gaüan.

Udalbiltza, Euskal herriko herriko etxeak jüntatzen dütüan sareak, « Geuretik sortuak » xede kültürala martxan jarri züan igaran urtean.

Ondorioz 26 artista sosez lagüntü zütüan eta haien obra sortzeko Eüskal Herriko herri ezezagün batetara jun behar izan züen.

Nefer Olaizola idazlearen kasüa izan zen eta agorrilan 3 aste igaran zütüan Ligi, Etxebarre, Lexantzü eta Liginaga artean.

Ipuin ilüstratü bat sortü dü Xiberoko hainbat güne eta mitologia aipatzez.

Udalbiltzako Lide eta Nefer Olaizola :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan