Altzain 7 probintzietako mus bikoteek egünaldi goxoa igaran düe. Eüskal herriko mus lehiakaren finala lehentze Basabürüalat hüllantzen zen neskenegünean.
128 ekipa bildü dira egünaldi osoan, zonbaitek momentü goxo baten igaiteko, besteak txapelarekin sartzeko gogoarekin jin ziren.
Azkenean Tafallako Carlos Gomez eta Alberto Lizar nausitü dira Gipuzkoako txapeldün ziren Jose Regaño eta Javier Eraña Kaijertuari.