XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Previous Next

2000 bat jende hüllantü dira, Ligetx pastoralaren azken emanaldiarendako

Denbora goxoarekin, püblikoa eta aktürak gozatü dira; Ligetx, 20 . mente hatsarrean bizitü den koblakariaren (bertsolari) biziaz ikastez.
80 bat aktür taula gainen, idazle eta errejent berri eta gazteekilan, Benat Larrori-k beitü testua sortü eta Xantiana Etxebest-ek saldoa eraman. Eta biek prest agertü dira ere geroarentako.
32 dantzari izan dira ere eta lan ejerra erakatsi due, eskola sortü beitüe espresuki duala bi urte horrentako eta emaitza ejerra ikusi da.
Orain erritmoz kanbiatü beharko düe gamerarrek, azken 7 hilabeteak igaran beitütüe biltzen emanaldi horrentako.
Dagün urtean, barkoxe herriaren alte izanen da pastoralaren egitera.

Aktür eta püblikoaren lekükoak:

Biideoak heben :  https://www.youtube.com/watch?v=SVJon8jSbNw&list=PLIJoPoQ7bfy2mTJPDFY4EiFn52hghL86J

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan