Iragan da denbora Jean Mixel Bedaxagarrek bere azken lana plazaratü züanetik. Üda hontan berriz ere grabaketa geletako bidea hartü dü. Harekin batean, Donostiarat harat-honaka ari izan dira Johañe Bedaxagar bere semea, Amaren Alabak eta horietan Maider Bedaxagar bere alaba, Erramun Martikorena eta Mixel Arotze.
Jean Mixelek erran düanaz, ez dü kantore berririk izkiribatü diska honentako. Bena badira halere haren hiru kantore, ezagünetaz gain. Lan berri hortan txülüla eta ttunttun ahaide zonbait ere ezarri dütü.
Aitzin-gustü gisa, heben behatzen ahal düzüe kantore bat, Amaren Alabekin batean emanik.
Kattalin entzün diñat kantorea entzün :
- Kultura
- Agerraldiak: 5162