Biharko Xiberoko kantariak entzüngei Maule Baitha zinema gelan ! Bi urtetarik egiten den Haur Kantu Txapelketako Xiberoko kanporaketak apirilaren 10 ean eginen dira. Aurten, beste urtetan kantore haboro izanen dira, 34 orotara. Xibero orotarik jinik kantari gazteak dira, Bildoze, Ligi, Altzai, Mitikile, Aloze, Eskiula, Gotaine, Garindaine, Sohüta, Arbaila, Atarratzeko eskola eta kolegioa edo ikastoletarik. Txapelgoa bat izatez epai mahain bat hor izanen da. Parte harzalek intseüak egiten ahalko dütüe goizanko 11etarik aitzina eta pübliko zabalari bortak zabaltüko zaie arrestiriko 14.30tarik aitzina 15orenetan xüxen hasteko. Ürrentzeko ere, jateko eta edateko badateke leküan berean.
Entzün Oihana Larrandabürü Aitzindariak alkartekoa :