Lapurdi eta Baxenafarroatik landa, Haur Kantu Txapelketako Xiberoko erdi-finala jokatü da apirilaren 10ean Maulen. Finalan parte hartüko düen ordezkariak haütatürik izan dira ttippiak eta gaztetxoak mailan. Gaztetxoetan bakarkan, lehen saria Maialen Etxebestek erabazi dü "Txorien balada" kantorearekin eta taldean Garindaineko neskatilek erabazi düe "Gero bi hitzez" ahaidearekin. Ttippietan bederazkan, Maider Jaury Arbailla eskolako ikasle gaztea "Oihanean" kantorearekin, biazkan, Phetti Galant eta Pette Ligueix Sohütako ikastolako ikasleak "Ene izar maitea" kantorearekin, taldekan, Sohütako Ikastolako ikasleak "Bedatsean" kantorearekin eta azkenik püblikoaren saria eraman düan Altzaiko eskolako taldeak "Etxeki azkarki" kantorearekin izan dira erabazleak. Haur Kantu Txapelketaren finalan parte hartüko düe arramaiatzaren 11an Hazparneko Mendeala gelan.
Entzün Ihitz Iriart epai mahainean zen epailea :
Entzün Maider Jaury ttippietan eta bederazkan izan den erabazlea :
Entzün Maritxu Galant parte harzale baten ama :