XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

F'estivales Herria Mauleko gaztelüan

Üztailaren 29tik agorrilaren 24ala “ F'estivales Herria ” iraganen da Mauleko gaztelüan. Lehen ekitaldia lüzatzen dü Mauleko Gaztelüko Lagünak alkarteak, üztailaren 29ean gaüko 21.30etan Mauleko gaztelüan. Aitzin partean, Lionel eta Hervé Berzaitz kantan ariko dira eta ondotik Baxe-Nafarratik jinik Nekez Ari gizon Kürra entzüten ahalko da. Jateko eta edateko ere badateke. Ebia balitz, kantaldia Maule-Gaineko elizan iragan leite. Ondoko asteetan beste 5 gaüaldi antolatzen dütü Mauleko Gaztelüko Lagünak alkarteak.

Entzün Jean-Louis Belhartz Herria alkarteko kidea :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan