Kalitatezko ikusgarriak, pübliko gaztea kültürari heztea, ekonomikoki denentako esküragarri izatea, hona Maule Hiriko kültür sailak berretsi dütüan lehentarzünak, 2011-2012 kültüraldiaren presentatzean. Hostoak, Amaia Riouspeyrous, Manu Galure, Babouchka konpaniaren « Nous Sommes une femme », Marc Antonio de la Parra-ren « La secrete obscénité de tous les jours », ala Feydeaux-ren “Le chat en poche”, antzerki, zirka, dantza, kantore eta müsika eskentürik zaizkü egitarau hontan. Eüskarak ere bere leküa edireiten dü programazionean eta komünikazionean, Herri Alkargoaren partaidegoarekin. Dagün setemerearen 24ean neskenegünarekin, Maule Hiriko kültür sasu berria estrenatüko da, "Ieto eta Le Casse Bouteille" ikusgarriekin, "Hostoak, Kukai konpania, Amaren Alabak eta Oreka Tx" biltzen dütüan ikusgarria ürrietaren lehenean errezebitü aitzin.
Entzün Julie Bercetche Maule hiriko kültür sailako ardüradüna :
Entzün Béatrice Lahargoue Maule hiriko kültür aholkülaria :