Larrazkeneko lehen ostoak edirenen dütützüe Mauleko Jai-Alaian ürrietaren 1ean. Oreka TX, Kukai eta Amaren alabak biltzen dütüan Hostoak ikusgarria da. Urte batez Eüskal-Herriko hiribürü güzien ützülea egin ondoan, Maulen finkatürik zen azken ikusgarria eskentüko düe, bena izan den arrakastaren ondorioz ez dira hortan baratüko. Hiru taldeak eüskal kultürari lotürik izatez, aisa izan da denen artean zerbaiten elkitzea. Dantza, müsika, kantore eta irudiak nahasten dütüan ikusgarriak, lan handiaren egitea galtegin dü taldeko kideer, batez ere Xiberotarrentako Oreretan Gipuzkoan beitziren mustraka güziak. Orai arte bildütako arrakastak aitzina jarraikitzen dü, Maulen sartze güziak saldürik izan beitira.
Entzün Amaren alabak taldeko Lüxi Aguergaray eta Ihitz Iriart :