«Ameriketan Eüskaldünak, Jose mendiague pastorala», hona 2012ko pastoralaren izenbürüa. Arrokiagako herriak emanen dü eta Jean Bordachar herritarrak idatzi dü ixtoria. Jose Mendiague, Urepelen sortürik, 18 urtetara egon zen Hazparnen gero joaiteko beste gazte franko bezala Hego Ameriketala. Bertsolaria izan zen eta pastoral hontan idazleak kontatü nahi dü, Mendiagueren bizitzea Arjentina eta Uruguay-an bai eta ere, Eüskaldünek eraman züen bizitzea. Pastoralaren kargüak eman dira aste ondar hontan, René Oyhenartek eramanen dü Mendiagueren kargüa. Beste kargüetan, Beñat Larrory Mendiague gaztea, Xantiana Etxebest Mendiagueren emaztea. Pastorala emanen da üztailaren 29ean eta agorrilaren 5ean Arrokiagan. Arte hortan, Eüskal emigrazioaz mintzaldiak eginen dira Eüskal Arjentina alkartearekin, Maulen martxoaren 17an eta maiatzaren 4an Donibane-Lohitzünen.
Entzün Jean Bordachar Mendiague pastoraleko idazlea :
Entzün Jean-Fabien Lechardoy pastoraleko errejenta :
Entzün René Oyhenart pastoraleko süjeta :
Entzün Beñat Larrory pastoraleko süjet gaztea :