Jenteak saldoan berriz algarretatü dira Basabürüko ihauterien ospatzeko. Atharratzeko herria apaintze ederrekin zen eta maskatürik ziren jentek giroa edertü düe. Arrestiriko 4.00tan hasi da giroa berotzen soinüegile ezbardinekin eta joaldünek bidea zabaltü düe bazterren harroarazteko. Maskatürik ziren jenteak "Les platanes" plazatik abiatü dira karrika nausiala joaiteko eta plazala heltzeko. Üsatü bezala, sogile franko bildü dira karrika bazterrean eta plaza nausian ikusgarriaren gozatzeko. Ürrentzeko, Zanpantzarra errearazi düe eta ihauteriek jarraiki düe herriko ostatüetan.
Entzün Basabürüko ihauteriaren denboran bildürik izan diren lekükotarzünak :