XÜXENEAN ENTZÜN

Kultura

Hil harri biribilak, nortarzün keinüa

Mauleko Hilherria“Hil harri biribilak eta beren sinbolikak”, gure ondarea eta historiaren parte baten hobeki ezagützeko kümitatzen gütü, Mauleko Mus’arts alkarteak, Claude Labat Laubürü alkarteko kideak eskeiniko düan konferentziarekin. Azken urteetan, herri hainitxetan, hilherrietan ziren hil harri biribilak zaharberritü dira eta berriz agerian ezaririk izan dira. Maulen bezala hilherri berri bat sortürik izan zen. Hortan hil harri güziak mota hortakoak dira. Holako hil harriak noiztik geroz atxemaiten diren Euskal Herrian, eta beren zizelkadürak zer erran nahi düen esplikatüko deikü Claude Labatek neskenegünean arrestiko 14.30etan Mauleko zerbütxü günean.

Entzün Claude Labat Lauburu alkarteko kidea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan