Bere iraultza ixilaren aitzina eramaiteko nahiküntea berrietsi dü Eüskal Kültür Erakundeak Maulen egin düan biltzar nausian. Haütetsi eta kültür alkarte andana baten aitzinean, Erakundeak kültüraren garapen iraünkorra eta zabaltzearen alde egiten düan lanaren bildüma egin da. Gizartea kanbiatzen den bezala, barne eztabada eraikizale eramanez, erakundearen lan ildoak kanbiatzen ari dira. Egitüra püblikoak edo alkarteen partaidegoarekin, geroago eta haboro lan egin beharko dela azpimarratürik izan da, gogoetak eta ekintzak betan eramanez. Kültüraren osagarria hizkuntzaren egoerari lotürik beita, kültür eragileak eta haütetsiak aho batez mintzatü dira erraiteko, legearen bidez eüskara ezagütü behar dela lehen bai lehen.
Entzün Pantxoa Etxegoin Eüskal Kültür Erakundeko züzendaria :