Beren ez adostarzüna sorküntzaren bidez agertü dütüenak dütü omentüko Xiru festibalaren 23. edizioneak, « Ez zirelakoz bat » izenbürüa hartüz. "Ez dok Hamahiru" taldea, Eñaut Etxamendi, Joseba Sarrionandia, emazteak, Amazir popülüa ala preso direnen hitz eta kantoreak, bestea beste dira haütatürik izan ez adostarzün honen adibide. Xiru festibala martxoaren 30tik apirilaren 1 arte date Gotaine-Irabarnen. Müsika, dantza, kantore, antzerki, ipuin, pelota partida eta herri bazkariaren üngürüan iraganen da. Bestalde, "Utürzabala"ko eremüan eraikiko da, Chahab irandiar zizelkariaren lan bat eta azkenik haurrer ere arte bat emanik izanen zaie, Joseba Sarrionandia eta Eñaut Etxamendiren sor lanetara paratüko beitira…
- Kultura
- Agerraldiak: 3604