Berriak

Gohetxea salgüneak bere urte orozko besta antolatzen dü.
Hamabost bat laborari bildü dira güne hortan, beren etxenko mozkinen saltzeko.
Ogi, ezti, pastetx , gazna , sagarardo bena ere urdanki eta beste proposatzen dütüe.
Besta arrestiriko 6orenetan hasiko da pastetx atelierrarekin, 7tan tzüntzür bustitzea eta 9tan Artzain soil filmaren hedatzea.
Johañe Etxemendi:
Pierre Paul Bercaitzek gogoa üken dü ikusgarri baten sortzea Bereterretx-ren istoria eta kantoreen gainen.
Horrentako antzerki, dantza musika eta kantore nahasiko dütü Ipar eta Hego Euskal herriko artistekin, horiertan Jean Mixel Bedaxagar eta Berritz hats izeneko dantza talde berria
Ikusgarriaren lehen emanaldia Kanbon date üztailaren 23an.
Xehetarzünak Pierre Paul Bercaitzekin :
7 egün baratzen dira Gamereko pastorala beno lehen; aste hontan, egün oroz kümit bat ükenen dügü emanaldi honen aipatzeko.
Astelehenean Xantiana Etxebest errejenta:
Baküna Sow eta Üda Batez-ren ondotik Berritza alkarteak deliberatü dü Maxka roa izeneko ikusgarriaren plantan ezartea.
Txingilik-ako dantzari amatürrak artista famatüetaz üngüratürik dira. Maskarada fütüristo eta xiberoko problematiketaz inspiratürik den ikusgarri bat proposatüko düe ürrietaren 11 eta 12an Mauleko Jai Alaian.
Agorrilaren 1etik goiti leküak salgei dirate 20€tan eta dohainik 12 urte pekoentako, Xirikotan, Pieillenian eta Hello Asson.
Xehetarzünalk Iban Etchegoinberry, Joana Carrique, Antton Arhancet eta Eneko Gil alkarteko kide eta ikusgarriaren dantzari eta koregrafoarekin:
Hori izan da Mathias Paskual, Tue tue deitürik den artistaren xedea, Euskal Herriko kantoreak eta argentinako estiloa nahasten beitütü, bere bakarkako sow-an.
Tue tue artista izenetik kanpo argentinarrak grabatze studio bat sortü dü, el tenporal studio izenekoa.
Haren ezagützaren egitea joan gira :
